Behar berezidun migratzaileen egoitza Berrizen egongo da

Migratzaileen gosaria, igandean, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2018ko irailaren 4a
00:00
Entzun
BERRIZ. Eusko Jaurlaritzak behar bereziak dituzten migratzaileentzako aparteko zentro bat irekiko du Berrizen (Bizkaia). Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak eman du berria. Adingabeen kargu dauden andreek, haurdun emakumeek eta gaixorik dauden migratzaileek erabili ahal izango dute. Orain arte, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Irunen (Gipuzkoa) egon dira aterpetxeak.

Joan den astera arte, Bilbokoan soilik egon da andreentzako eta familientzako lekua. Izan ere, kolektibo horiek ere onartzeko, gizonentzako eta andreentzako espazio bereiziak eduki behar zituen egoitzak, andreen segurtasuna bermatzeko. Larunbatetik, Irunen ere badago beste bat. Dena den, aterpetxe horiek lotarako dira, eta, gehienez, hiru eta bost gau artean igaro daitezke euretan.

Berrizko aterpetxe berrian hamabost eta hogei egun artean igarotzeko aukera eskainiko dute migratzaileek. Gainera, ez da soilik lotarako aterpetxea izango. Zerbitzu integrala emango du, eta egun osoan egongo da zabalik. Oraindik ez dute iragarri noiz egongo den zabaltzeko prest.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.