Langile ohi bat hil da amiantoaren eraginez

2019ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
DONOSTIA.Legazpiko (Gipuzkoa) Patricio Echeverria altzairutegian 24 urtez aritutako langile bat hil da, amiantoaren hautsak arnasteak eragindako minbiziaren ondorioz. ELAk azaldu duenez, altzairu urtua kolatzea eta gailuak konpontzea zen langilearen ardura, eta hainbat urtez amiantoa erabili zuten babesteko.

Donostiako gizarte arloko epaitegiak aitortu zion minbizia lan gaixotasuna zela, eta Cie Automotive eta Sidenor egin zituen arduradun, horiek direlako Patricio Echeverriaren ondorengoak. Baina enpresek helegitea jarri zuten EAEko Auzitegi Nagusian. ELAk eskatu die enpresei arduraz jokatzeko eta auzibideak ez luzatzeko, «kaltetuen sufrimendua handitu baizik ez dutelako egiten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.