Baskoniak Unicaja izango du aurkari final-laurdenetan

2018ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Amaitu da liga erregularra ACB ligan, eta Kirolbet Baskoniak ondo bukatu du, Obradoiroren kantxan irabazita (77-83). Gasteiztarrek, hala ere, ziurtatuta zuten sailkapen bigarren postua. Hori lortuta, final-laurdenetan noren aurka jokatuko zuten falta zen bakarrik zehazteko. Eta Unicaja izango da arerioa. Baikor egoteko motiboak daude, sasoi honetan elkarren aurka jokatutako lau partidak irabazi baitizkio Baskoniak. Igandean jokatuko dute lehen partida, Gasteizen, 18:30ean.

Delteco Gipuzkoa Basketeketa Retabet Bilbo Basketek, aldiz, galdu egin zuten, Fuenlabradan (84-70) eta Burgosen (90-86). Agurren partidak izan ziren biak. Gipuzkoa Basketen, ikusteko dago Porfi Fisacek jarraituko duen. Bilbo Basketen, berriz, taldeak agur esan zion ACB ligari, eta Alex Mumbruk saskibaloiari. Bikain agurtu zen Mumbru, 26 puntu sartuta.

Bestalde, Madelen Urietak beste urtebetez jarraituko du Lacturale Araski entrenatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.