EPPK-k bere iritziak entzuteko eta aintzat hartzeko eskatu du

Josetxo Arizkuren mintzaideak esan du euskal presoei eskaerak «oraindik ere agindu gisara» egiten dizkietela

2019ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Josetxo Arizkuren Ruiz euskal preso eta EPPK-ko mintzaideak Herriak aldizkariari emandako elkarrizketan adierazi du «bizikidetza elikatzeko keinuak» behar direla, eta hartarako presoek «erabaki egokiagoak» hartu ahal izateko ezinbestekoa dela sakabanaketa bukatzea eta EPPKrekin hitz egitea. «Partaidetza aktiboa nahi dugu gatazka konpontzeko prozesuan eta presoak kaleratzekoan. Horretarako, gure iritzia entzun eta aintzat hartu behar dute. Hainbat eskakizun egiten dizkigute oraindik ere, baina agindu gisara».

EPPK «erabateko konponbidearen» aldekoa dela dio euskal presoak, eta «erabakitasun handiz» ari direla ematen pausoak, baita haientzat «berriak diren zenbait eremutan» ere. Eskatu du «legedi arrunta» ezar dadila, eta PSOEren gobernuaren «aldaketak oraingoz oso mugatuak» direla deritzo.

Arizkurenek esan du ezker abertzaleak dokumentu batzuen bidez «argi eta garbi»aitortu duela ETAk eragindako «oinazearen erantzukizuna». EPPKren prestasuna azaldu du bide horretan segitzeko; besteak beste, biktimekin egoteko.

Herriak aldizkariak bere2. zenbakia Euskal Herriko konponbide prozesuari eskaini dio. Bakea eta Duintasuna elkarteak argitaratzen du —Foro Sozial Iraunkorreko partaidea da—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.