Laboral Kutxak 75,7 milioi irabazi ditu aurten

2018ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
BILBO. Interes tasa apalek baldintzatutako seihilekoa izan da Laboral Kutxarentzat. Interesetan lortutako dirua %1,9 jaitsi da, 127 milioitik 124,7 milioira. Hala ere, irabaziak handitu ahal izan ditu, 72,6 milioitik 75,7 milioira (+%4,3). Hori hala izan da komisioetan bildutakoa %6,8 handitu delako eta, batez ere, kutxak diru gutxiago baztertu behar izan duelako horniduretarako eta mailegu ustelen saneamendurako: 30,1 milioi iaz, eta 13,5 milioi aurten.

Mondragon taldearen kreditu kooperatibak nabarmendu du maileguak asko handitzen ari direla: %14 hipotekak, %11 enpresei emandakoak, eta %4,5, berriz, kontsumorako kredituak. Oro har, ordea, maileguen pisua jaisten ari da, amortizazioen erritmoa oraindik handiagoa delako mailegu berriena baino. Behera doa berankortasun tasa (%5), eta gora, aldiz, kutxaren kaudimena: kalitate goreneko kapital ratioa (CET1) %17,85era heldu da.

Kutxabankek %10,4 handitu ditu irabaziak, eta Bankoak, %6.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.