Preso eriak askatzeko eskatu dute Bilboko zazpi zubitan

Jendetza batu da Ni Zu Bi dinamikaren deialdira. Sarek dei egin du «ezberdinen arteko zubiak» eraikitzera

Ni Zu Bi ekinbideak atzo Bilbon eginiko manifestazioa. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2019ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
BILBO. Gaixo dauden euskal presoak askatu ditzatela eskatzeko, elkarretaratzeak egin zituzten atzo Bilboko zazpi zubitan —Deustuko Zubian, Pedro Arrupen, Zubi Zurin, udaletxeko zubian, Areatzakoan, Merceden eta San Antonen—, eta, bilkuren ondoren, bi martxa atera ziren San Antongo eta Deustuko zubietatik. Udaletxe aurretik pasatuta, Arriaga plazan amaitu zuten bidea.

Bizkaiko tokiko plataformek sustatutako ekinbidea da Ni Zu Bi, atzoko mobilizazioetara deitu zuena. Haren bozeramaileek adierazi zutenez, «eskubide oinarrizkoenak» babestu zituzten atzoko mobilizazioetan: «Tristea bada ere eta gezurra ematen badu ere, gaur egun badira 22 euskal preso gaixotasun oso larriekin daudenak, eta, gezurra badirudi ere, erakunde publikoak dira horien ardura dutenak».

Sare plataformak egitasmoa babestu zuen, eta, ohar batean, dei egin zuen «ezberdinen arteko zubiak» eraikitzera: «Larriki gaixo dauden presoen afera konpontzeko, ezberdinen arteko zubiak eraiki behar ditugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.