Mugaz gaindiko Uda Ikastaroak hasi dira Baionan

Mugaz gaindiko kooperazioa eta euskararen atlasa aztertuko dituzte, besteak beste, lehen edizioan

2022ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
BAIONA. Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroak antolatu dituzte Bordeleko Unibertsitateak (UB), Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Paueko Unibertsitateak (UPPA), Nafarroako Unibertsitateak (UPNA), Euskanpus fundazioak eta CNRS/IKERek elkarlanean. Horiekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundia, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea eta Euskal Hirigune Elkargoa ere aritu dira lanean. Mugaz Gaindiko Uda IkastaroakUNUM mugaz gaindiko biztanleentzat dira. Ikastaroei esker, unibertsitateek euroeskualdearen espazio batuago baten sorreran duten rola argitan jartzeko xedea dute, lurralde arloan, arlo ekonomikoan eta arlo sozialean, batez ere. Lehen edizioa pilotu gisa erabiltzea pentsatu dute, geroan eta aurtengo esperientziaren arabera programa garatzeko. UNUM klaseak euroeskualdearen hiru hizkuntzetan emanak izanen dira, euskaraz, frantsesez eta espainolez, hots, «eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren» azpimarratzeko. Hainbat saio izango dira ostiralera bitarte: nola landu mugaz gaindiko kooperazioak, lekuko monetaren rola lurralde garapenean edo euskararen atlasa aztertuko dituzte, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.