Bilbon 4.300 baino gehiago dira etxebizitza hutsak

2021eko urriaren 22a
00:00
Entzun
BILBO. Hiriko etxebizitzen inguruko diagnostikoa aurkeztu zuen atzo Bilboko Udalak. Emandako datuen arabera, 4.358 etxebizitza hutsik daude, eta 2.122k hutsik daramate gutxienez bi urte. Horiek «alokairuan hartzeko mobiliza daitezkeela» azaldu zuen udalak.

Datuok motz geratzen dira etxebizitza beharrean direnekin alderatuta, ordea. Izan ere, 2015 eta 2020 urteen artean, etxebizitzarako eskubide subjektiborako 6.000 eskaera erregistratu ziren, eta horietatik 536 eskatzailek lortu zuten etxebizitza bat alokairu sozialean; laguntza ekonomikoa jaso zuten gainerakoek. Gazteek dute premia handiena, ikerketaren arabera. 18 eta 34 urte bitarteko 37.000 gazte oraindik familiaren etxean bizi ziren 2020an, eta 18 eta 44 urte arteko 10.000 lagunek dute etxebizitza bat eskuratzeko beharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.