Presidente berria dute Iraken: Abdelatif Raxid kurdua

Hauteskundeak egin eta urtebetera jarri dira ados Irakeko indar politikoak estatuburu berria hautatzeko

2022ko urriaren 14a
00:00
Entzun
BAGDAD. Irakeko Parlamentuak Abdelatif Raxid kurdua izendatu zuen herrialdeko presidente atzo. Parlamentuko 329 kideetatik 162ren babesa jasota, Raxidek hartu zion lekukoa Barham Salehri Irakeko estatuburu gisa. Atzokoaren aurretik beste hiru saio eginak zituzten parlamentuan presidentea hautatzeko. Hirurek porrot egin ostean, alderdi politikoak laugarrenean jarri ziren ados Raxid presidente izendatzeko.

Izendapenaren berri eman bezain pronto, Mustafa al-Kazemi Irakeko lehen ministroak «arrakasta» opatu zion «bere zereginean». Indar politiko guztiei eskatu zien «kooperazioan aritzeko eta presidente berriari babesa eskaintzeko».

Iazko urrian egin zituzten parlamenturako hauteskundeak Iraken, eta urtebete behar izan dute presidentea hautatzeko. Dena den, gobernu berria ez dute osatu oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.