IDK Gipuzkoak astindua eman dio Ensinori (81-54)

2019ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. IDK Gipuzkoak garaipen boladari eusten dio. Donostiako taldeak irabazi egin ditu azken hiru partidak, azkena, atzo, etxean, Ensinoren aurka: 81-54. Garaipenari esker, Azu Muguruzak entrenatutako taldeak tinko segitzen du seigarren postuan. Titulurako kanporaketak jokatzeko aukera ematen duen azken tokia da. Atzokoak konfiantza emango dio, goitik behera nagusitu baitzen.

Gaur, Lointek Gernika Bizkaiak Perfumerias Avenida ahaltsua hartuko du Malosten (18:00). Bizkaitarrek mendekua hartu nahi dute, espainiarrek astindua eman baitzieten etxean duela astebete, Espainiako Kopan. RPK Araski, berriz, Zaragozan (Espainia) ariko da, Mann-Filterren kontra (12:15).

ACB ligan, etxetik at jokatuko dute gaur Kirolbet Baskoniak eta Delteco Gipuzkoa Basketek, Breogan eta Unicajaren aurka, hurrenez hurren (17:00). Gasteiztarrek bolada onari eutsi nahi diote, eta donostiarrek mailari eusteko apurrei eutsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.