Azaroaren 18ko herri galdeketen kanpainak, abian

Irungo aurkezpena, atzo. BERRIA.
2018ko irailaren 16a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Gure Esku Dago dinamikak martxan jarri ditu datorren azaroaren 18an egingo dituen herri galdeketen inguruko kanpainak. Egun horretan bost udalerritan egingo dituzte estatus politikoari buruzko galdeketak: Gipuzkoan, Donostian eta Irunen egingo dituzte, eta Bizkaian, Balmasedan, Zallan eta Alonsotegin. Atzo, Irunen abiatu zuten kanpaina, Hartu Hitza plataformako Adosgunearen batzar orokorra amaitzearekin bat. Asteazkenean, berriz, Donostian hasiko dute galdeketari buruzko kanpaina. Gipuzkoako hiriburua izango da Gure Esku Dago-k sustatuta erabakitze eskubidearen inguruko galdeketa egingo den lehenengo hiriburua. Asteazkenean aurkeztuko dute dinamikakoek kontsultarako adostu duten galdera. Aurkezpena Klub Nautikoaren ondoan egingo dute, 12:00etan.

Gure Esku Dago-k iragarri du urriaren 1eko Kataluniako erreferendumaren urteurrena gogoratzeko ekitaldi nazional baten berri emango duela asteartean, Gernika-Lumon (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.