Tapiarentzat, «historikoa» eta «inperfektua» da

2021eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
GASTEIZ. «Akordio inperfektu baten aurrean gaude, nahiz eta akordio historikoa eta erabakigarria izan»: halakotzat du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Garapen eta Azpiegituretarako sailburuak COP26 goi bileran egindako akordioa, atzo egindako «premiazko balorazioan» esan zuenez.

Bi «helburu» lortutzat eman zituen: «Isuriak murrizteko konpromisoak, 1,5 graduko berotze globalaren mugari eusteko», eta «garapen bidean dauden eta kalteberak diren herrialdeentzat urtean 100.000 milioi dolar» ematea. Halaber, «Parisko Akordioaren helburuen erregelamendua» adostu izana txalotu zuen, eta adierazi horrek «konpromisotik ekintzara jauzi egiteko bidea» ematen duela.

«Euskadi Glasgown ezarritako helburuen aurretik doala» ere erakusten du akordioak, Tapiaren esanetan. Azaldu zuen hartua zutela 2050erako «zero emisio garbi egiteko konpromisoa», baita berotegi efektuko gasen emisioa %45 murriztekoa ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.