Josu Esnal euskaltzaleari azken agurra egingo diote gaur, Polloeko hilerrian

Berria -

2018ko maiatzak 23
DONOSTIA. Josu Esnal euskaltzalea hil zen atzo, Donostian, 52 urte zituela. Egunkaria Sortzen egitasmoaren bultzatzaileetako bat izan zen; Gipuzkoako herri batzordeak koordinatzen aritu zen. Halaber, Donostiako Arrano Beltza euskaltokian aritu zen 80ko hamarkadatik aurrera, eta baita Alde Zaharreko euskal jaiak berreskuratzen ere. Polloeko hilerrian egingo dute agur ekitaldia, 13:00etan; irekia izango da.