Koronabirusa

480 kasu positibo atzeman dituzte Hegoaldean

2021eko martxoaren 19a
00:00
Entzun
IRUĂ‘EA. Azken egunetako datuek bistan utzi dute joera aldaketa: kutsatuen kurba lautu egin da, eta maldan gorako bidea hasi da sumatzen. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 10.695 proba egin zituzten herenegun Hego Euskal Herrian, eta 480 COVID-19 kasu detektatu zituzten. Egun bakarrean zenbatutako kasuei dagokienez, bezperakoa baino apalagoa izan zen datua; 502 izan ziren. Halere, ez zen gorabeherarik izan positiboen ehunekoan: %4,5. Hegoaldeko kutsatuen datuak lurraldeka aztertuta, Bizkaian 191 zenbatu zituzten; Gipuzkoan, 133; Araban, 82; eta Nafarroan 70.

Ospitaleei dagokienez, asteazkenean 44 pertsona erietxeratu zituzten Hegoaldean. Horiek aintzat harturik, guztira 369 paziente daude ospitaleratuta. Osakidetzak eta Osasunbideak zehaztu dutenez, horietako 259 gela arruntetan dira, eta, berriz, 110 lagun daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.