Koalizioak hamazazpi lagun hil ditu Yemenen
2018ko urriak 14
KAIRO. Matxino xiitek jakinarazitakoaren arabera, Saudi Arabiak zuzentzen duen koalizioak hamazazpi lagun hil zituen atzo Hudaidan (Yemen), aire eraso batean. Hudaida kostaldeko hiria leku estrategikoa bihurtu da Yemenen gerran dauden bi aldeentzat, handik iristen delako laguntza humanitarioa. 2015az geroztik 10.000 bat pertsona hil dira Yemengo gerran.