Langile Batuak-en greba, hitzarmen «duina»lortzeko

2018ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
BILBO. Lan gatazka baten atarian dago Lantegi Batuak. Fundazio bat da, irabazi asmorik gabeko erakundea, eta desgaitasunak dituzten pertsonei «kalitatezko» lan aukerak eskaintzea du helburu. Fundazioaren aurreko hitzarmenean jasota zeuden eskubide batzuk ukatu nahi dizkietela salatu dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Besteak beste, Aste Santuko eta Eguberrietako oporrak kentzea, probaldiak luzatzea eta soldata igoerak Fundazioaren diru emaitzen arabera egitea nahi du zuzendaritzak. Langileek argi dute zergatik lortu dituzten irabazi murritzagoak, nahiz eta salmentak handiagoak izan: zuzendaritzako postuak ugaldu egin dituzte. Sindikatuek gaineratu dutenez, hiru urtean soldatak izoztuta eduki dituzte, eta beste hiru urtez %1 igo, modu «barregarrian».Bihar manifestazio batera deitu dute, eguerdiko 12etan, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.