Tobrukeko erasoa «onartezintzat» jo du NBEk

2022ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
TOBRUK. Manifestariak Libia ekialdeko parlamentuaren egoitzan sartu ziren herenegun gauean, Tobruken, eta eraikinari su eman zioten, herrialdearen egoera politikoa salatzeko. Gertakari hori «onartezintzat» eta «bandalismotzat» jo zuen atzo NBE Nazio Batuen Erakundearen Libiarako aholkulari berezi Stephanie Williamsek.

«Errespetatu eta babestu egin behar da herriak protesta baketsurako duen eskubidea, baina atzokoaren moduko istiluak eta indarkeria kasuak onartezinak dira», esan zuen Williamsek. «Erantzukizuna» hartzeko eskatu zien etsaituta dauden herrialdeko agintariei, paralisi egoera ikusita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.