Presidenteen Konferentziako lanei uko egin die Jaurlaritzak

Adierazi du Madril «alde biko akordioak urratzen» ari dela, eta «hitzartutakoa» betetzeko eskatu dio Sanchezi

2021eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Olatz Garamendi Jaurlaritzako GobernantzaPubliko eta Autogobernu sailburuak uko egin zion atzo Espainiako Autonomia Erkidegoetako Presidenteen Konferentziaren Jarraipen eta Sustapen Batzorde Prestatzailean parte hartzeari. Azaldu zuenez, «ez du zentzurik alde anitzeko foro autonomiko batean parte hartzeak» Pedro Sanchezen gobernuak «Eusko Jaurlaritzarekin dituen aldebiko akordioak behin eta berriz urratzen dituen bitartean». Horrela, Madrili eskatu zion Eusko Jaurlaritzarekin «hitzartutakoa» betetzeko, eta adierazi zion ez dutela onartuko «Eusko Jaurlaritza gutxiestea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.