Eudelek ia hiru milioi euroko aurrekontua izango du

Udalen elkarteak 2018ko ohiko batzar nagusia egin du. Toki Erakundeen Legea nola garatu izan dute aztergai
Eudeleko kideak, atzo, Gasteizen.
Eudeleko kideak, atzo, Gasteizen. BERRIA

Berria -

2018ko uztailak 13
GASTEIZ. Eudel udalen elkarteak 2018ko batzar nagusia egin du Gasteizko Europa jauregian, eta, besteak beste, 2018ari dagokion aurrekontua onartu du: zehazki, 2.958.769 eurokoa izango da, zeregin jakin baterako: «Eudelen funtzioak garatzeko. Eta funtzio horiek dira EAEko udal guztiei aholkularitza teknikoa eta juridikoa eskaintzea eta udal kudeaketari laguntzeko zerbitzuak ematea».

Eudeleko presidente eta Getxoko alkate Imanol Landaren gidaritzapean egin zen atzoko batzarra, eta harekin egon ziren mahaian Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta Garazi Lopez de Etxezarreta Errenteriako alkateordea; batzorde eragileko beste kideekin, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Juan Mari Aburto Bilbokoa.

Eudelen jardueraren balantzea egiteko baliatu zuten batzarra, eta «lehentasun» diren gaiei buruz aritzeko. Toki Erakundeen Legea garatzeko formulak izan zituzten aztergai —bi urte dira indarrean jarri zutela—, eta udal txikiei eman beharreko laguntzak sendotzea ere jarri zuten lehentasun gisa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna