Bi gizon atxilo, bi emakumeri eraso egiteagatik

2020ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Bi gizonezko atxilotu zituzten atzo: bat Gasteizen eta bestea Donostian; bata, emakume bati sexu eraso bat egiteagatik, eta bestea, beste emakume bati sexu abusu bategiteagatik.

Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuen Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuela, goizaldean emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita.

Jaurlaritzaren arabera, atxilotuak taberna batean ezagutu zuen emakumea, eta bere burua eskaini zion etxeraino laguntzeko. Gizonak atarira iristean eraso zion, eta ordu batzuk geroago atzeman zuten. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak erasoa gaitzetsi du, eta babesa adierazi dio emakumezkoari. Udaleko Bozeramaileen Batzordeak ere «erabateko arbuioa» erakutsi dio erasoari, eta hark deituta elkarretaratzea egin zuten atzo Plaza Berrian.

Donostian, beste gizonezko bat atzeman zuten atzo, emakume bati sexu abusuak egitea egotzita. 15:00ak aldera, Donostiako etxebizitza batetik abisua jaso zuen Ertzaintzak; jakinarazi zioten gizonezko bat atxikia zutela, emakume bati ukituak egin eta gero. Hara joan ostean, atxilo eraman zuten gizonezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.