Indonesian istripua izan du hegazkin batek

2021eko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
JAKARTA.Atzo, Indonesiatik hegazkin bat atera zen, Boeing 737 bat, 62 lagun zeramatzala, eta, aireratu eta hamahiru minutura, kontrol dorreak galdu egin zuen harekiko komunikazioa. Herrialdeko agintarien ustez, hegazkinak istripu bat izan zuen, eta Jakarta hiriburuaren parean erori zen, Javako itsasoan. Lerro hauek idazterako, artean ez zuten ibilgailuaren arrastorik aurkitu, ezta istripuaren arrazoiak argitu ere.

Inguruko arrantzaleek tokiko hedabideei azaldu zieten leherketa bat entzun zutela, eta itsasoan hegazkin zatiak ikusi zituztela. Gobernuaren arabera, erreskate lanetan horietako batzuk berreskuratzea lortu zuten,eta zehazki non eroria zen argitzen ari ziren oraindik atzo.

Poliziak, berriz, jakinarazi zuen gorpuak identifikatzeko postu bat jarri dutela Jakarta ekialdeko ospitale batean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.