Milioi bat pertsona kalean bigarren galdeketaren alde

Ehunka mila lagun manifestatu dira Londresen, 'brexit'-ari buruzko beste erreferendum bat eskatzeko

Parlamentuaren egoitzaren parean amaitu zuten martxa. F. ARRIZABALAGA / EFE.
2019ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
LONDRES. Milioi bat lagun baino gehiago atera ziren atzo Londresko kaleetara, brexit-ari buruz berriz erabaki nahi dutela aldarrikatzera. People's Vote (Herritarren Botoa) taldeak deituta, ehunka mila herritarrek bi ordu baino gehiagoko martxa bat egin zuten, hiriburuaren erdiguneko Park Lanetik Erresuma Batuko Parlamentura. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak datorren astearen hasieran bozkarazi nahi du, hirugarrenez, Bruselarekin adostu duen irteerarako akordioa.

Hainbat ordezkari politikok parte hartu zuten atzoko mobilizazioan; besteak beste, protestan izan ziren Tom Watson Alderdi Laboristako buruzagiordea, Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroa, Michael Heseltine Erresuma Batuko lehen ministrorde ohi kontserbadorea eta Sadiq Khan Londresko alkate laborista. Watsonen esaldi batek izan zuen arrakastarik handiena martxaren ondoko hitzaldi sortan: «Theresa May, ez duzu gure izenean hitz egiten».

Egun berean, Europako Batasunetik (EB) irteteko prozesua gelditzearen eta EBn geratzearen aldeko sinadura bilketa 4.567.669ko kopurura igo zen atzoko 20:00etarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.