Ibilaldian sexualki eraso ziotela salatu du neska batek

2018ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
SANTURTZI. Emakume adingabe batek salatu du joan den asteko igandean sexu eraso bat egin ziotela Santurtziko (Bizkaia) taberna batean, herrian Ibilaldia ospatzen ari zirela. Berri agentzien arabera, erasoarekin lotuta mutil adingabe bat atzeman du Ertzaintzak. Adingabeen Fiskaltzak ikerketa bat abiatu du; sekretupean dago.

Ikastolen Elkarteak eta Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolak «atsekabe handia» adierazi dute: «Ez dugu inolaz ere sexu erasorik onartzen, ez gizartean, eta are gutxiago gure jaietan. Gogor salatzen eta gaitzesten dugu horrelako ekintza bat». Gogoratu dute eraso sexisten aurkako protokolo bat dutela abian: «Horretan sakontzea dagokigu. Dena gure esku ez dagoen arren, gure esku dagoen dena egiten jarraituko dugu».

Santurtziko Udalak ere «irmo» arbuiatu du erasoa, eta elkarretaratze isil batera deitu du: gaur eguerdian izango da, udaletxearen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.