«Errealitate irmoa» da aldaketa, Barkosen arabera

Uxue Barkos, atzo.
Uxue Barkos, atzo. VILLAR LOPEZ / EFE

Berria -

2018ko ekainak 24
IRUÑEA. Urte politikoa amaitzeko ekitaldia egin zuen atzo Geroa Baik, eta, bertan, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariak esan zuen herrialdeko aldaketa politikoa «errealitate irmoa» dela, «apokalipsi mehatxuetatik urrun». Gainera, azaldu zuen Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente izatea «positiboa» izan daitekeela, baina eskatu zion hari emandako «konfiantza» irabazteko, eta gogorarazi zuen PSN UPNrekin eta PPrekin «lerratu» dela.

Bestalde, Eneko Andueza PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusiak uste du «Euskadin aro berri bat» ekarriko duela Sanchez Moncloara heldu izanak. Esan duenez, «beste espetxe politika bat» ezarriko du Sanchezek, eta «konpromiso irmoa» izango du 1979ko estatutuan jasota baina eskualdatzeko dauden eskumenak emateko.