Prekaritateari ateak ixteko deia egin dute Bilbon

2019ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
BILBO. Ernai gazte antolakundeak deituta, ehunka lagunek Bilboko kaleak bete zituzten atzo arratsaldean prekaritatearen aurka protesta egiteko. Prekarietateari ateak itxi lelopean deitutako nazio mailako manifestazioa Euskadi plazatik abiatu zen, Iberdrola dorre paretik,eta, hiriko kale nagusiak zeharkatuta, Areatzan amaitu zen. Euskal Herriko txoko guztietatik iritsitako gazte andana batu zen protestara. LAB sindikatuak eta Eragin Bilboko gazte prekarioen asanbladak ere bat egin zuten deialdiarekin.

«Euskal gazteria aurrera» oihua ozen entzun zen manifestazioan, eta prekaritateari aurre egiteko «kontzientzia kolektiboa» pizteko deia egin zuten. «Ez gaude prest elite ekonomiko eta enpresarialek gure bizitzen gaineko erabakiak har ditzaten», ohartarazi zuten antolatzaileek. Manifestazioan, gazteek prekaritatea salatzeko hainbat ekintza egin zituzten. Besteak beste, 2018an hildako langile bakoitzeko argi bat piztu zuten, eta Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren aurrean txotxongiloak irudikatu zituzten, «menpekotasuna» salatzeko.

Ernaik Euskal Herrian Bizi dinamikaren barruan antolatu zuen atzoko mobilizazioa. Prekaritatearen inguruko gogoeta orokorra helburu hartuta, manifestazioa ez ezik hainbat hitzaldi ere egin dituzte asteotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.