Huthiek saudien findegi handienari eraso diote

2019ko irailaren 15a
00:00
Entzun
RIAD. Yemengo huthi matxinoek beren gain hartu dute Saudi Arabiako bi petrolio findegiri droneekin atzo egindako erasoa. Yahia Sarle matxinoen bozeramaileak Al-Masiarh telebista kateari adierazi zion hamar drone bidali zituztela Saudi Aramco estatuaren petrolio enpresak Abqaiqen eta Khuraisen dituen findegietara, eta ohartarazi zuen erasoak areagotu egingo direla Yemengo gerra bukatzen ez bada.

Saudi Arabiako Barne Ministerioak esan zuen bi suteak kontrolpean zituela. Ez dago argi erasoan zauriturik izan den, ezta herrialdeko petrolio ekoizpenari nola eragin dion ere. Abqaiqko petrolio findegia munduko handiena da: zazpi milioi upel ekoizten ditu egunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.