Erakundeak, LGTBI Harrotasunaren Egunarekin bat

2020ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Hainbat izan dira biharko LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunarekin bat egin duten erakunde publikoak. Nafarroan, adibidez, gobernuko zenbait kide izan ziren atzo Nafarroako Legebiltzarrak antolatu zuen ekitaldian. Maria Txibite lehendakariari egokitu zitzaion ordezkaritza duten talde guztiek sinatutako manifestu bat irakurtzeko ardura; han hartu zuten «berdintasunaren alde eta sexu orientazioagatik, identitateagatik eta genero nortasunagatik diskriminatzearen aurkako konpromisoa».

EAEko Arartekoakesan zuenbizirik jarraitzen duela kolektibo horrek pairatzen duen «gorrotoaren diskurtsoak», eta gizartea kontzientziatzeko neurriak indartzeko eskatu zuen.

Adierazpenak plazaratu zituzten, besteak beste, Donostiako eta Gasteizko udaletan eta Gipuzkoa Batzar Nagusietan ere. «Diskriminazio mota guztiak» gaitzetsi zituzten, askatasun pertsonalak eta kolektiboak bermatzeko eskatu, eta «guardia ez jaisteko» deia egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.