Irailaren 20an egingo dute Herri Urrats

2020ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
BAIONA. Osasun egoerak uzten baldin badu, Herri Urrats festa datorren irailaren 20an egingo dute Senperen (Lapurdi). Ikastolen elkarteko lehendakari Koldo Tellituk eman zuen data berriaren berri, herenegun, Twitter bidez. «Pandemia egoerak baimenduz gero, irailaren 20an Senperen elkar ikusteko eta besarkatzeko aukera izango dugu», idatzi zuen. Hain zuzen, berez herenegun zen egitekoa ikastolen aldeko Iparraldeko festa, eta, kalean ospakizunerako tarterik egon ez zen arren, Kanaldudek zuzeneko saio bat eskaini zuen.

COVID-19ak eragindako krisia dela eta, udaberrian ikastolen alde egitekoak ziren hiru festak, Herri Urrats, Ibilaldia (Bizkaia), eta Araba Euskaraz (Araba), bertan behera utzi zituen Ikastolen Elkarteak, joan den apirilaren 3an. Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak orduan nabarmendu zuen aurtengo ekitadia «nahitaez» antolatuko zutela, Ipar Euskal Herriko ikastola guztientzako «baitezpadakoa» delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.