Bi gizon atxilotu dituzte Mungian, sexu eraso bat egitea egotzita

2020ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
BILBO. Udaltzainek bi gizon atxilotu zituzten atzo goizaldean Mungian (Bizkaian), emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxilotuak Ertzaintzaren esku utzi dituzte, eta Ertzaintzak berak bere gain hartu du gertatutakoaren ikerketa. Segurtasun Sailak ez du xehetasun gehiago zabaldu gertatutakoari buruz.

Joan den astean, berriz, udaltzainek 39 urteko gizon bat atxilotu zuten Trapagaranen (Bizkaia), bikotekide ohia autoaren maletategian lotuta zeramala. Emakumezkoak ubelduak zeuzkan gorputzean, eta harengandik urruntzeko agindua zuen gizonezkoak.

Abadiñoko Udalak (Bizkaia) iragan larunbatean herrian izandako eraso matxista salatu zuen atzo. 23 urteko gazte bat atxilotu zuten, bikotekideari eraso egiteagatik. Udalak herritarrei eskatu die parte har dezatela mugimendu feministak antolatutako protestetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.