Cabezudoren delituetako bat, preskribatuta

2020ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Kote Cabezudo argazkilariaren kontra salaketa jarria duten emakumeen abokatu Mario Diezek atzo sare sozialen bidez jakinarazi zuenez, haren kontrako auzibideetako baten hainbat daude irekita epaia jaso du, eta haurren pornografian jarduteko asmoz «agiriak faltsutu» zituela ebatzi dute bertan, baina ez dute zigortuko, «preskribatutzat» jo baitute delitua. Abokatuak esan du ez dagoela ados sententziarekin, eta helegitea jartzeko asmoa duela. Cabezudo 2018ko maiatzaren 4tik dago Martuteneko espetxean. 21 emakumek egindako salaketetan oinarrituta dago auzipetuta, eta 47 delituren egilea izatea leporatzen diote. 2019ko uztailean itxi zuen epaitegiak Cabezudoren aurkako auzi nagusiaren instrukzioa, eta epaitzea erabaki zuen. Epaileak sexu askatasunaren aurkako delituak antzeman zituen lau kasutan; zortzi kasutan, adingabeak galbidean jartzea; hamahirutan, intimitatea urratzea; eta hamazazpitan, iruzur egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.