Suitzako Auzitegi Gorena, Semenyaren alde

2019ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
ATLETISMOA. Caster Semenyak ez du hormonarik hartu beharko bere proba kutunetan parte hartzen jarraitu nahi badu. Suitzako Auzitegi Gorenak atleta hegoafrikarraren alde egin du, eta behin-behinean baliogabetu du Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) testosterona mailari dagokionez indarrean jarritako araudia. «Eskerrak ematen dizkiot Suitzako justiziari erabaki honengatik. Espero dut nire helegiteak aurrera egitea eta aske lehiatzeko aukera izatea», esan zuen atzo Semenyak, erabakiaren berri izan ondoren.

Erabakia garaipena da atletarentzat, eta muturrekoa Nazioarteko Atletismo Federazioarentzat eta Kirola Arbitratzeko Auzitegiarentzat (TAS). IAAFerentzat, arau hori indarrean jarri zuelako, eta TASentzat, babesa eman ziolako, nahiz eta aitortu «baztertzailea» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.