Koronabirusa

EMA, Pfizerren hirugarren dosiaren alde

2021eko urriaren 5a
00:00
Entzun
HAGA. COVID-19aren aurka Pfizer etxeak egindako txertoa hartu duen herritar orori indartzeko dosia ematea komenigarria litzatekeela adierazi du EMA Sendagaien Europako Agentziak. Atzo bildu zen agentziaren Gizakientzako Botiken Batzordea, Pfizer eta BioNTech konpainiek hirugarren dosiaren inguruan bidalitako datuak aztertzeko. Ondorioztatu zutenez, 18 urtetik gorakoei hirugarren txertoa jar dakieke, bigarren dosia eman eta sei hilabeteren buruan. Konpainion datuen arabera, antigorputz kopurua handitu egiten da 18 eta 55 urte artekoei hirugarren dosia sei bat hilabetera ematen zaienean. Bestalde, immunodeprimituei txertaketa amaitu eta 28 egunetara eman beharko litzaieke indartzeko dosia, Pfizerren eta Modernaren kasuan.

Agentziak nabarmendu du estatuetako osasun agintariek erabakiko dutela ofizialki hirugarren dosia gomendatu ala ez, txertatze kanpaina zein aurreratuta dagoen eta dosiak badauden ikusi ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.