Gizon bat atxilo emaztea hiltzen saiatzea egotzita

Polizia bat, istripuaren lekuan. BERRIA.
2021eko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
TUTERA. Nafarroako Foruzaingoak gizon bat atxilotu zuen herenegun, igandean gidatzen ari zen autoarekin nahita istripu bat izan zuelakoan, emaztearekin zihoala, Cintruenigon (Nafarroa). Gidariari hilketa saiakerako eta genero indarkeriako delituak leporatu dizkiote, eta Iruñeko espetxera bidali dute.

Erasoa NA-6801 errepidean gertatu zen, Cintruenigoko industrialde batean. Atxilotuaren furgonetak zuhaitz bat jo zuen, azkar zihoala. Emakumea gidariaren alboko eserlekuan zegoen, eta laguntza eske atera zen furgonetatik. Gizon batek jaso zuen, eta Tuterako ospitalera eraman zuten. Emakumeak zauri arinak ditu, baina shock egoeran zegoen. Biktimak berak kontatu zien foruzainei istripua nahita eragindakoa izan zela, eta senarrarengandik urruntzeko agindu bat eskatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.