Zubietako plantaren aurkako martxa egin dute Donostian

Salatu dute errausteko plantak ondorio «kaltegarriak» izango dituela osasunean, eta baita ingurumenean ere

Manifestazioa, atzo. JUAN CARLOS RUIZ / ARP.
2017ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Zubietako (Gipuzkoa) errauste plantaren aurkako martxa egin zuten atzo, Donostian: Gaixotu nahi ez dutenen martxa. Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatu zuen, eta zaborra errausteak osasunean eta ingurumenean dituen ondorio «larriak» salatu zituzten: «Errausketak minbizia eta beste gaixotasun asko sortzen ditu». Errauste planta eraikitzeko proiektuaren atzean «gutxi batzuen negozio eta etekin ekonomiko asegaitzaren nahia» dagoela esan zuten. Festa giroan egin nahi izan zuten protesta, Donostiako Aste Nagusiaren bihotzean; Bretxatik irten zen, Parte Zaharra zeharkatu zuten, eta kaian amaitu zuten. Irailaren 10ean Kontxako estropaden igandea izango da, egun seinalatua da hori ere; orduan berriz kalera irtengo direla adierazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.