Amorebietak ezingo du Urritxen jokatu Bigarren Mailan

Espainiako Liga Profesionalaren arabera, zelaiak ez ditu baldintzak betetzen, eta ez dago astirik hura egokitzeko

Urritxe futbol zelaiaren harmaila. AMOREBIETA.
2021eko ekainaren 3a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Espainiako Bigarren Mailara igo eta gutxira jaso du lehen kolpea Amorebietak: ezingo du datorren denboraldian bere zelaian jokatu, Urritxen. Espainiako Futbol Liga Profesionalaren (LFP) arabera, zelaiak ez ditu baldintzak betetzen, eta ez dago astirik hura egokitzeko. «Oso triste gaude. Gure esku zegoen guztia egin nahi genuen Urritxen jokatzeko, baina ligak igorritako txostena oso argia da. Ez dio biderik uzten itxaropenari», esan zuen atzo Jon Larrea Amorebietako presidenteak.

LFPk hamar egun eman dizkio Bizkaiko taldeari Urritxe ez den beste zelai bat proposatu dezan. Larreak azaldu zuenez, bazkideen eskubideak eta erosotasuna izango dituzte kontuan, baita herriaren kirol, gizarte eta diru onurak ere.

Hiru aukera daude mahai gainean: bata, Lezaman jokatzea; bestea, Barakaldon (Bizkaia), Lasesarren; eta azkena, Eibarren (Gipuzkoa), Ipuruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.