Bidasoak Asobal Kopako finala jokatuko du gaur

Fernandez, atzo. JAVIER BELVER / EFE.
2022ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bidasoa final batean da berriz ere. 2019an bezala, Asobal Kopakoa izango du, eta, orduan bezala, Bartzelona aurkari. Gaur du partida garrantzitsu hori, Zaragozan (18:00, La Liga SportsTV), atzo bi finalerdiak jokatu zituzten leku berean. Aurrenekoan aritu zen Bidasoa, eta irabazi egin zion Granollersi (32-28. Atsedenaldian, 16-17). Jokalari bat nabarmendu zen: Iñaki Caverok hamalu gol sartu zituen —jaurtiketa bakarra hutsegin zuen—. Xoan Ledo atezainak ere partida ona jokatu zuen, eta, horrenbestez, ligako hirugarren sailkatuak mendean hartu zuen bigarrena. Bidasoak izan zituen estutasunak, hala ere, bigarren zatiaren hasieran 20-16 galtzen baitzen. Gero, hiru aurretik jarri zen, baina gol batera gerturatzea lortu zuten kataluniarrek. Ez zuten, baina, Bidasoa harrapatu, eta 1993ko titulua berrizlortzeko aukera izango du.

Logroñok ere ez zuen Bartzelona harrapatu bigarren finalerdian. Aise nagusitu zitzaion talde ahalguztiduna (40-26).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.