Koronabirusa

60 urtetik gorakoei eta osasun langileei, hirugarrena

Hirugarren dosia bidea egiten ari da; Madrilek nahi du zabaltzea. EMA haurren txertoaz ebaztear da

Osasun langile bat txertoa jartzen. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU.
2021eko azaroaren 19a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek herenegun esan zuen erabaki dutela COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jartzea 60 urtetik gorakoei eta osasun profesionalei. Osasun Batzordera eraman beharko da orain erabakia, eta azken oniritzia autonomia erkidegoek eta Espainiako Gobernuak egiten duten lurralde arteko bileran emango dute. Sanchezek nabarmendu zuen Europako beste toki batzuetako datuekin alderatuta hobeak direla Espainiako Osasun Ministerioak eskura dituenak, baina izurria kontrolpean edukitzeko ezinbestekoa dela «etenik gabeko txertaketaren» aldeko hautua egitea, eta norabide horretan ariko direla. Hirugarren dosiaren inguruan, hala ere, adostasuna ez da osoa. Hainbat erakunde eskatzen ari dira aurrena mundu osoan txertoa hedatzeko.

Sendagaien Europako Agentzia EMAk, berriz, jakinarazi du okerrik ezean heldu den astean adieraziko duela baimentzen duen 6-12 urte arteko haurrei COVID-19aren txertoa jartzea. Pfizerren txertoaren eskeaz izango da ebazpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.