Martuteneko kartzela Zubietara eramango dute

Berria -

2018ko urriak 11
DONOSTIA. Martutenetik (Donostia), Zubietara (Donostia-Usurbil) eramango dute Gipuzkoako espetxea, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak jakinarazi duenez. Ez du eperik zehaztu: «Konpromiso bat dago hori ahalik eta azkarren egiteko». Argitu du, baina, Zubietakoa egin arte ez dutela Martutenekoa botako.

Abuztuan, ministerio horretako iturriek jakinarazi zuten gobernuaren asmoa zela Martuteneko espetxea botatzea eta Gipuzkoan beste bat ez egitea, baina egin nahi zutela gizarteratze zentro bat, Zubietan, hirugarren graduan daudenentzat, eta beste presoak inguruko espetxeetara eramango zituztela. Orain, kartzela eta gizarteratze zentroa egingo dituztela iragarri du Grande-Marlaskak. 200-300 presorentzako tokia izango du espetxeak, eta bi zentroak Zubietako eremu berean egongo lirateke. Martutenen, egun, 270 preso inguru daude: 80 bat hirugarren graduan, eta 40 behin behinean, epaiketaren zain.

Udalaren eskaera nagusiak epeekin dauka lotura: Martuteneko kartzela ahalik eta azkarren eraistea nahi du, Txomin izeneko auzune berriko lanekin jarraitzeko. Hala gogoratu zuen atzo Eneko Goia alkateak. Horrekin lotuta, Barne ministroa konprometitu da Zubietako azpiegiturak amaitu eta «berehala» ixtera Martuteneko espetxea, baina ez du eperik zehaztu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna