Omenaldia Bellokeko beneditarrei

Urkullu beneditarrekin. M.ARRAZOLA.
2020ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
AHURTI. Eusko Jaurlaritzak eta Gogora institutuak omenaldia egin diete Bellokeko monasterioko monje beneditarrei (Ahurti, Lapurdi), 1936. urtetik 1940. urtera Hego Euskal Herritik ihes eginda iritsitako herritarrei eskaini zieten laguntza eta babesagatik.

Bellokeko monasterioan egin dute ekitaldia, eta han izan dira Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu, Jean Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseiluko lehendakaria eta beste zenbait agintari. Bellokeko monasterioan babes hartutako errefuxiatuen senitartekoak ere egon dira ekitaldian.

Urkulluk esker ona adierazi die beneditarrei eta, oro har, «ateak eta besoak» ireki zituzten Ipar Euskal Herriko erakunde eta herritarrei, «elkartasuna ekintzekin erakusteagatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.