Tabakalerak «eutsi» egin dio bisitari kopuruari

2018ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
ARTEA. Dagoeneko bi urte igaro dira Tabakalera Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa ireki zutela. Arduradunek 2017ko datuak aintzat hartu eta balantzea egin dute. Orokorrean, zentroak izan dituen bisitekin «pozik» daudela jakinarazi dute, iaz ere«eutsi» egin zietelako 2016an izandako bisitarien interesari eta kopuruari. Gainera, betetzat eman dute kultur proiektuak sorkuntza eta kultura garaikidea herritar guztien eskura jartzeko helburua.

Antolatutako ekintza eta ekitaldiei dagokienez, 2017an lau erakusketa izan ziren ikusgai: taldeko bi erakusketa eta bakarkako beste bi. Tabakalerako arduradunek adierazi dute 40.000 lagun joan zirela arte garaikidearekin lotutako arte proposamenak ikustera. Eztabaida eta kultura kritikoa sustatzeko jarduerei dagokienez, «kalitatezko» kultur programa eskaini dela defendatu dute. Iragarri dute sortu berri den Elias Kerejeta zinema eskola «funtsezko» osagai izango dela datozen urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.