Strade Bianche, bertan behera, koronabirusagatik

2020ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
KIROLDEGIA.Strade Bianche ez da jokatuko. Bihar zen egitekoa, baina World Tourreko proba antolatzen duen enpresak, RCS Sportek, atzo jakinarazi zuen bertan behera utzi duela, koronabirusagatik. RCS Sportek ez du argitu zer erabaki hartuko duen Tirreno Adriatiko eta Milan-Sanremo proben inguruan. Datorren astean dira jokatzekoak biak: martxoaren 11tik 17ra lehena, eta martxoaren 15ean bigarrena.

Hala ere, oso litekeena da ez jokatzea ez bata, ez bestea, ezta igande honetan hastekoa zen Paris-Niza ere. Izan ere, hainbat taldek jada jakinarazi dute ez dutela parte hartuko proba horietan, euren txirrindularien osasuna babesteko. Ineos, Astana, Mitchelton-Scott, UAE eta CCC, adibidez, ez dira lehiatuko martxoko azken astera arte. Education First, Groupama, Jumbo eta Ag2r taldeek, berriz, uko egin diote Italian egingo diren probetan parte hartzeari.

Futbolean, berriz, Italiako Gobernuak erabaki du neurketa guztiak ateak itxita jokatzea apirilaren 3ra arte. Errugbian, azkenik, atzeratu egin dute Sei Nazioen azken jardunaldiko Italia-Ingalaterra neurketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.