Hiru, haserre N-1eko bidesari eredu berriarekin

Andoaingo arkua. JON URBE / FOKU.
2019ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
DONOSTIA.Datorren asteartean jarriko du abian Gipuzkoako Aldundiak N-1eko bidesari sistema berritua. 2018ko urtarrilean hasi zen aldundia autobia hori erabiltzen duten kamioiei bidesaria kobratzen; baina hiru hilabeteren ondoren, sistema ez zela bidezkoa ebatzi zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, kanpoko kamioilariei kalte egiten zielakoan. Markel Olanoren gobernuak bidesariak kobratzen dituzten arku batzuk lekuz aldatuta eta tarifak moldatuta erantzungo dio aurkako epaiari, nahiz eta ez izan irmoa —Auzitegi Gorenera eraman zuen gaia—.

Sistema berriarekin haserre azaldu da Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatua. Haren arabera, gaur egungo sistemak jada hemengo kamioilariak zigortzen ditu gehien, hemengo garraiolariak igarotzen direlako maizenik ordainpeko tarte horietatik. Tarte berriak eta prezio garestiagoak N-1 errepidea «gehien erabiltzen dutenen» kalterako izango direla uste du: «Garraiolari nafar, bizkaitar, arabar eta, batez ere, gipuzkoarrak zigortuko ditu».

Gipuzkoa zeharkatzeagatik 1,5 euro gutxiago ordaindu beharko dute garraiolariek. Aldiz, Andoaingo ordainpeko tartetik pasatzeak orain halako biko kostua izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.