Bidasoa ligan ariko da gaur, eta Anaitasuna, Kopan

2019ko urriaren 16a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bidasoak eta Anaitasunak partida bana jokatuko dute gaur: irundarrek Huesca hartuko dute Artalekun, 20:15ean, Asobal ligako zazpigarren jardunaldiko partidan; iruindarrak, berriz, Alcobendasen (Espainia) ariko dira, 20:30ean, Kopako bigarren kanporaketako neurketan.

Oso bestelako egoeran dira Bidasoa eta Anaitasuna. Gipuzkoako taldea oso ondo hasi da, Asobal ligan eta Txapeldunen Ligan jokatu dituen hamar partidetatik bakarra galdu baitu, Bartzelona ahaltsuaren aurka, eta hortzak erakutsi ondoren. Gaur aukera ona du bolada on horri eusteko, Huesca koska bat beherago baitago. Sailkapenean, Bidasoa bosgarren da, bederatzi punturekin, eta Espainiako taldea 11., lau punturekin. Azken jardunaldian, Huescak 30-26 irabazi zion Anaitasunari.

Hain zuzen, Nafarroako taldeak burua altxatu nahi du, sei partidetatik bakarra irabazi baitu, beste bat berdindu eta lau galdu. Gaur kale edo baleko partida jokatuko du Alcobendasen pistan, galtzailea Kopatik kanpo geratuko baita. Anaitasuna da faboritoa, Espainiako Ohorezko Mailako taldea baita. Seigarren da sailkapenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.