Bilduk errausketaz galdetzeko asmoa azaldu du

2019ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
DONOSTIA.«Gaur beste behin berretsi nahi dugu erraustegiarena ez dela EH Bilduren eredua. Bazeuden eta oraindik ere badaude Gipuzkoako hondakinak tratatzeko modu merkeago, osasuntsuago eta ingurumenerako inpaktu gutxiagokoak», adierazi zuen atzo Donostian egindako agerraldi batean Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EH Bildurako hautagaiak, Juan Karlos Izagirrek. Hala ere, agintea lortzen badute, Zubietan hondakinak errausteko zabaltzen ari diren errauste plantaren gaineko erabakia herritarren esku egongo dela esan zuen: galdera egingo zaiela. «Elkarrizketa sozialean eta lankidetzan oinarritutako politikak egiteko garaia» dela defendatu zuen: «Auzi judizialak alboratu eta arazoari irtenbide politikoa ematekoa». Bidean egindako «akatsak onartu», «alderdikeriak» baztertu, eta «konponbide egonkor» baten alde egin behar dela adierazi zuen. Koalizio abertzaleko hainbat ordezkariren ondoan hartu zuen hitza. Legealdi hau zedarritu dute Gipuzkoako errauste planta egiteko urratsek, eta obrak aski aurreratuta daudela adierazi dute maiz foru gobernuko arduradunek; hain zuzen ere, udazken honetan martxan espero dute. Azpiegituraren aurkako ahotsak ez dira isildu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.