Euskaltelek 46 milioi irabazi ditu urtarriletik irailera

2018ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
DERIO. Urtarrilaren 1etik irailaren 30era, 46,4 milioi euro irabazi ditu Euskaltelek. Gora egin dute diru sarrerek (521 milioi, +%17,4) eta ustiaketako irabazi gordinak (Ebitda, 252,9 milioi, +%15,3). Asturiasko Telecable filialaren emaitzak taldekoetan zenbatzeak eragin du, neurri handian, igoera handi hori.

Derioko konpainiak bezero berriak lortu ditu urtea hasi denetik. Horrela, 2,36 milioi produktu kontratatu dizkiete bezeroek, eta 2017 bukaeran baino 39.000 kontratu gehiago ditu.

Bezero berrien iturri nagusietako bat Nafarroa da, aurten hasi baita konpainia merkatu horretan lehiatzen. Dagoeneko, bi milatik gora bezero ditu, eta espero du urtea bukatzen denerako 4.000 izatea.

Zabalkundea da, hain zuzen, Euskaltelen estrategiaren funtsetako bat, bai partikularretan, bai enpresen segmentuan. Luzerako estrategiaren xede nagusia, dena den, «akziodunentzako balioa maximizatzea da». Hori azpimarratu du Francisco Artetxe Euskalteleko kontseilari ordezkariak. Izan ere, Zegona akziodunaren azken erabakiak hautsak harrotu ditu Euskatelen.

Telecableren akziodun nagusia zelako sartu zen Zegona funtsa Euskaltelen kapitalean. Baina Zegona ez da moldatzen akzioen %15ekin, eta akzioen gehiengoa eta konpainiaren kontrola eskuratzeko operazioa iragarri du. Gaur egun, Kutxabank da akziodun nagusia (%21,3 ), eta haren eskutik dago Zegonak auzitan jarritako oraingo zuzendaritza taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.