«Kontzientzia osoa» zuen umea hil zuen gizonak

2018ko irailaren 8a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Aurrera doa Gasteizen ume txiki bat leihotik bota eta hiltzea egotzita epaitzen ari diren gizonaren kontrako epaiketa. Akusatua aurrena ikusi zuten ertzainak solastatu ziren atzo auzitegian; hark egindakoaren «kontzientzia osoa» zuela esan zuten. Haurra hil zuenean burutik nahastuta zegoela argudiatu du orain epaiketan akusatuak; baina ertzainen arabera, «zentzuz» erantzun zituen egin zizkioten galderak, eta onartu egin zuen haurraren hiltzailea zela. «Biak hil ditut: ama, eta haurra», esan zuela azaldu zuten. Izan ere, haurra hiltzeaz gain, haren amaren kontra egitea ere egozten diote; hain justu, zauritu egin zuen. Hildako umeak hamazazpi hilabete besterik ez zuen hil zuenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.