Ernalkuntzarako mugak kenduko ditu Espainiak

2018ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Gobernuak jakinarazi du kendu egingo dituela lesbianei eta bikotekiderik ez duten emakumeei ernalkutza lagunduan sartzen ez uzteko neurriak. PPren gobernuak hartu zuen erabaki hori 2013an, eta murrizketekin lotu zuen. Erabaki hori atzera botatzea «oso neurri garrantzitsua» dela adierazi du gobernuko bozeramaileak, Isabel Zelaak.

Hego Euskal Herrian ez du zuzeneko eraginik izango Madrilen erabakiak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskaintzen baitituzte tratamendu horiek. Eusko Jaurlaritzak, adibidez, erabaki zuen zerbitzu hori eskaintzen jarraitzea bikotekiderik gabeko emakumeei eta lesbianei, «etikagatik» eta familia aniztasuna «onartua» daukalako gizarteak. Nafarroan, UPNk bat egin zuen PPren neurriarekin, baina gobernu berriak 2017an aldatu zuen hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.