Putinek esan du zigortu egingo dituela Kemerovoko sutearen erantzuleak

Kemerovoko plazan milaka lagun elkartu ziren atzo. FEDOR BARANOV / EFE.
2018ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
KEMEROVO. Vladimir Putin Errusiako presidentea, tragediaren dimentsioaz ohartuta, Kemerovora joan zen atzo. Siberiako hiri horretako merkataritza gune batean igandean izandako suteak hautsak harrotu ditu; izan ere, agerian geratu da eraikinak ez zituela segurtasun neurriak betetzen. Putinek, bada, sutearen erantzuleak zigortu egingo dituela esan du: «Arduragabekeria kriminalak egon dira». Sutean 64 lagun hil ziren, horietatik 41 haurrak. Kemerovoko plazan milaka lagun elkartu ziren atzo biktimei euren elkartasuna adieraztera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.