Antton Etxeberria titiritero eta artista polifazetikoa hil da

Antton Etxeberria, artxiboko irudi batean.
Antton Etxeberria, artxiboko irudi batean. IMANOL OTEGI / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2018ko urriak 20

ARTE ESZENIKOAK. Antton Etxeberria (Donostia, 1960) atzo goizean zendu zen, sorterrian, Euskal Produktoreen Elkarteak jakinarazi zuenez. 80ko hamarkada hasieran, Sebastopoleko Titiriteroak konpainia sortu zuen, Donostiako Zorroagako fakultateko beste hainbat ikaslerekin batera. Artista polifazetikoa izan zen, eta askotariko lanetan jardun zuen bere ibilbidean, hala nola antzerki ekoizle, gidoilari eta antzerkigile. Aktore gisa, Jose Maria Tuduriren Crónica de la guerra carlista (1872-1876) (1988) eta Santa Cruz, el cura guerrillero (1990 ) nahiz Julio Medemen Vacas (1991) filmetan parte hartu zuen, baita Goenkale eta Piratak telesailetan ere. Kale antzerkirako hainbat eta hainbat lan ekoitzi zituen, baita haietan aktore gisa aritu ere. Euskaldunon Egunkaria-k sustatutako Euskal Tonbolan ere aritu izan zen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Txagorritxuko erietxean, COVIDaren test serologikoak aztertzen. ©G. RUBIO / FOKU

Eritasunari buruzko lezio berrikusia

Arantxa Iraola

Asko falta da oraino, baina COVID-19aren inguruko ezagutzak egunero ari dira argitzen, osatzen; ondorioz, izurriaren hasieran gaitzaz esan ziren hainbat gauza zahartuta eta atzeratuta geratu dira guztiz. Etengabeko berrikusketa eskatzen du gai honek.

Basurtun, PCR probak egiten ©Javier Zorrila / efe
Pentsionisten elkarretaratzea Bilboko Justizia Jauregian. ©Aritz Loiola

Pentsiodunek pandemiako testigantzen txosten bat aurkeztuko diote EAEko Fiskaltzari

Maialen Arteaga

Irailaren 7an bilduko dira fiskalarekin pandemiako testigantzak eta datuak biltzen dituen txostena helarazteko

Baztango haur eskola. ©Jagoba Manterola/FOKU

Nafarroako haur eskoletan «normaltasun berriarekin» ekingo diote ikasturteari

Olatz Esteban Ezkati

Lau egoera posible irudikatu ditu Nafarroako Gobernuak, eta COVID-19aren bilakaeraren arabera ezarriko da bat edo beste.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna