Pasaiako portura iritsi da 'Aita Mari' itsasontzia

'Aita Mari', atzo, porturatzen. I. Z. / FOKU.
2020ko uztailaren 11
00:00
Entzun
PASAIA. Italiak aginduta 49 egunez blokeatuta egon ondotik, Itsas Salbamendu Humanitarioa GKE gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari ontzia ekainaren 26an abiatu zen Palermotik (Italia), eta, bi asteko ibilia egin eta gero, atzo iritsi zen Pasaiara (Gipuzkoa). Portuan zain zeuzkan, bertzeak bertze, Zaporeak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteetako kideak eta boluntarioak, baita EAJ, Elkarrekin Podemos eta EH Bilduko eledun batzuk ere.

Amaia Martinez Itsas Salbamendu Humanitarioko kideak salatu zuen Italiako Gobernuak ez duela etorkinak erreskatzeko ontzirik nahi Mediterraneo itsasoan: «Gure ustez, Italiak zera nahi du: salbamendu itsasontziak bertatik ateratzea, gertatzen denaren lekukorik ez izateko». Martinezek Espainiako Gobernuari leporatu dio Aita Mari ontzia eta Espainiako legedia ez babestu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.